Zinetxiki Casting-a

Zure ahotsa behar dugu!

 

Zer da Zinetxiki?

Zinetxiki – Haur eta Gazteentzako Nazioarteko Zinemaldiaren zazpigarren edizioa 2022ko abenduaren 17tik 31rarte jasoko da Bilbon eta Euskadiko beste hainbat herritan, Begira kultura-elkarteak antolatuta.

Zinetxiki Zinemaldiak nazioarteko mailan kalitate handiko ikus-entzunezko edukiak familia-publikoari hurbiltzea du helburutzat. Kategoria lehiakor desberdinetan aukeratutako lanen proiekzioaren bitartez, zinemaldiak ikus-entzunezko heziketa bultzatzea eta audientzia berrien sorrera lantzea nahi du.

Aurkezten diren lanak ainbat hizkuntzetan daude eta "casting" honen helburua euskarara bikoiztuko diren lanen bikoizketa lanerako ahotsak bilatzea da.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Lan hau egiten duten pertsonek ez dute dirurik kobratuko. Tartangako zentroak egitasmo honekin egiten duen elkarlanaren barruan sartzen da ekintza hau, Irudi eta Soinu departamentuko ziklo ezberdinetako ikasleek lan praktiko bat burutu ahal izateko erabiliko dena.
  • Oinarrizko euskara-maila izatea.
  • Ez da beharrezkoa esperientzia izatea parte hartzeko.
  • Parte hartzeko 18 urte beteak izan behar dira.
  • Parte-hartzaileek 5-10 segundoko audioa bidali beharko dute izena emateko formularioan atxikituko dena. Bertan marrazki bizidunetako pertsonaia ahots ezberdinak eginez, hurrengo esaldia errepikatu beharko dute: Zinetxiki proiektuan parte hartzea asko gustatuko litzaidake !

<!--

Izena emateko  hurrengo formularioa bete beharko duzue :

FORMULARIORA JOAN

-->

 AZAROAREN 30 IZANGO DA PARTE HARTZEKO AZKEN EGUNA

*Parte hartzaile guztiak emailez jasoko duzue hautatuak izan zareten edo ez konfirmatzeko mezua.
*Aukeraketa  prozesua aurrera joan ahala zuekin harremanetan jarriko gara grabazio hitzorduak zehazteko.

 

Galderaren bat izanez gero, idatzi email honetara: infopaestudios@gmail.com